Info
90. hamarkada hasieran ezagutu nuen Euskal Herria Zuzenean izeneko jaialdia. Iparraldeko gazte antolatuek bultzatutako jaialdia zen, musika nagusi zuena baina ez soilik musikala. Gizartea eraldatzeko tresna gisa antolatuta, baliabide desberdinak garatzen zituen helburu horri zuzenduta. Horien artean, Arrosa sarea sortu zen bertan. Euskal Herri osoko irrati libreak antolatzeko eta elkarlanean aritzeko sarea. Hernaniko Molotoff Irratiak parte hartu zuen bertan eta irratiko kide izanda, Arrosako jaialdira joateko zortea izan nuen behin baino gehiagotan.
Hasieratik harritu ninduen zeinen ondo antolatuta zeuden eta zer nolako tratu atsegina eta goxoa eskeintzen ziguten gonbidatu parte hartzaileei. Eredugarria zen. Hortik aurrera, nire jaialdi kuttuna izan da. Komunikabideen aldetik baztertuta egon bada ere, ehundaka bolondresen lana izugarriari esker aurrera atera izan da, zailtasunak zailtasun. Gure artean nagusitzen joan diren publijaialdi komertzialen aurrean (BBK Live, Heineken Jazz festival, etab), gizartea ulertzeko eredu desberdina proposatzen duen jaialdia izan da EHZ. Multinazional gupidagabeen interes ekonomikoen gainetik, gizarte justuago eta independenteago bilatu duen jaialdia izan da. Musikaren ingurtuan eraikia, kultur espresiobide alternatiboek beren txokoa izan dute bertan; antzerkia, tailerrak, txarlak etab.
Antolatutako hauetan parte hartu izan dut eta baita ikusle soila bezala ere, urte askotan ezinbesteko zita zen niretzat.

2009. urtean antolatzaileek musika tailer bat egitera deitu ziguten; hip-hoparen inguruan eta euskaldunen ikuspuntutik. Heletan egin zen eta beti bezala, antolatzaileen aldetik harrera zoragarria jaso genuen. Goiz partean saio inprobisatu batzuk egin genituen eta arratsaldean tailerarrekin batera, zuzeneko emanaldia break dantzari eta abeslariekin. Zoragarri.

Oso eskertuta gaude EHZ ko antolatzaileei eta baita bertan parte hartu zuen jende guztiari.
INFO GEHIAGO: HEMEN

